Zer da Bertan?
ZAHARTZE AKTIBO ETA OSASUNGARRIA LORTZEKO ZERBITZU BERRITZAILEAK
Proiektuaren helburuak eta emaitzak
Lurralde bakoitzeko funtsezko lurralde-eragileak inplikatu nahi dira, landa-inguruneetako zahartze aktibo eta osasungarriaren arloan dauden beharrak aztertzeko eta irtenbide berritzaileak bilatzeko.
Behar eta irtenbide berritzaileen mapa egin ondoren, zahartze aktibo eta osasungarrirako mugaz gaindiko foro iraunkorra sortuko dugu, lurralde bakoitzeko eragile garrantzitsuenen artean hausnartzeko eta esperientziak trukatzeko.Hauek dira gure lan-gaiak:
- Garraio-zerbitzua
- Etxebizitza zerbitzua
- Zaintzaileak ordezkatzeko zerbitzua (etxez etxeko laguntzak)
- Egoera ahuletan bizi diren pertsonak goiz detektatzeko eta esku hartzeko zerbitzua
- Gizarte zerbitzuak
Bazkideak
Hauek dira gure bazkide elkartuak
Gaurkotasuna
No Results Found
The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.
BERTAN INTERREG POCTEFA proiektua da, Europar Batasunaren partaidetza du eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du.
INTERREG V A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) 2014 2020 programaren bidez, Espainia, Frantzia eta Andorrako mugako lurraldearen garapen jasangarria bultzatzen da mugaz gaindiko lankidetzaren bidez.



