+34 621201568 info@bertan-poctefa.eu

Zer da Bertan?

ZAHARTZE AKTIBO ETA OSASUNGARRIA LORTZEKO ZERBITZU BERRITZAILEAK
Zerbitzu berriak hobetu eta bideratzea, lurralde bakoitzeko adinekoen bizi-kalitatea bermatzeko, mugaz gaindiko elkartruke eta lurralde-agenteen sare bitarteko elkarlanaren bidez.

Proiektuaren helburuak eta emaitzak

Lurralde bakoitzeko funtsezko lurralde-eragileak inplikatu nahi dira, landa-inguruneetako zahartze aktibo eta osasungarriaren arloan dauden beharrak aztertzeko eta irtenbide berritzaileak bilatzeko.

Behar eta irtenbide berritzaileen mapa egin ondoren, zahartze aktibo eta osasungarrirako mugaz gaindiko foro iraunkorra sortuko dugu, lurralde bakoitzeko eragile garrantzitsuenen artean hausnartzeko eta esperientziak trukatzeko.Hauek dira gure lan-gaiak:

  • Garraio-zerbitzua
  • Etxebizitza zerbitzua
  • Zaintzaileak ordezkatzeko zerbitzua (etxez etxeko laguntzak)
  • Egoera ahuletan bizi diren pertsonak goiz detektatzeko eta esku hartzeko zerbitzua
  • Gizarte zerbitzuak

Bazkideak

AGINTZARI

Onura publikokoa den gizarte ekimeneko kooperatiba.

IRURTZUN ZERBITZU SOZIALAK

Irurtzungo oinarrizko eremuko gizarte zerbitzuen Mankomunitatea.

SAKANAKO GARAPEN AGENTZIA

Sakana Garapen Agentzia.

CIAS PAYS BASQUE

Euskal Hirigune Elkargoa.

Hauek dira gure bazkide elkartuak

Gaurkotasuna

Gaurkotasun albisteak
BERTAN INTERREG POCTEFA proiektua da, Europar Batasunaren partaidetza du eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du.

INTERREG V A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) 2014 2020 programaren bidez, Espainia, Frantzia eta Andorrako mugako lurraldearen garapen jasangarria bultzatzen da mugaz gaindiko lankidetzaren bidez.